Legez Kanpo + Ohil + Maniaks
10
Uzt
22:00
ABADIÑO (BIZKAIA)
Mendiola
Doako emanaldia, jaiak
Uztailaren 10an Mendiolako jaiak ospatuko dira. 20:00retan Pelma eta Luis selektorrak egongo dira giroa berotzen, eta ondoren, Legez Kanpo, Ohil eta Maniaks ariko dira zuzenean.
Ohil
Abereh, Iheskide edo Arakil bezalako egitasmoetan ibilitako Erikek (gitarra eta ahotsa), Ibaikok (bateria) eta Mariok (baxua) osatzen dute Ohil banda. 2024an argitaratu dute ‘Akorde Beste Orbain’ lehendabiziko lana, zortzi abestiz osatutako bilduma, non musikalki hardcorea, punkrocka eta emoa uztartzen diren kantuetan. Diskoa argitaratzearekin batera, zuzeneko emanaldietan murgildua da hiruko banda. Diskoa auto-ekoizpen gisara ikusi du argia, DDT Banaketak, In My Heart Empire, Pifia records, La Agonia de Vivir eta Iparragirre Records zigiluekin elkarlanean.