Kunbialari + Kaparrak

25
Uzt
00:00
GARES (NAFARROA)
Txosna
Doako emanaldia, jaiak

Uztailaren amaieran Garesko jaiak ospatuko dira, eta Herri Mugimenduaren Txosnan egitarau propioa prestatu dute, non zuzeneko musikak garrantzi handia izango duen.  25 gauean Kunbialari eta Kaparrak (argazkian) ariko dira 00.00etatik aurrera.

Kaparrak

Aretxabaletan sorturiko musika egitasmoa da Kaparrak. Musikalki runba giroetan datoz, baino ez diote muzin egiten bestelako doinu dantzagarriei.  Youtube kanalean zintzilikaturiko lau kantu nahikoak izan dira arreta pizteko, eta uztaila eta abuztua kontzertuz bete dituzte ‘udaleku’ giroko emanaldi beroetan. Taldeak sorturiko kantuekin batera, euskal abestien runba bertsioekin osatzen dute kantu zerrenda. Kuadrillako bederatzi lagunek osatzen dute banda, gitarra dute erdigunean, eta sei sokekin batera kaxa, baxua, turutak, marakak …

Kokapena
Gares Txoznagunea
Gares Txoznagunea(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak