Konorte + Barbakore

12
Eka
20:30
PORTUGALETE (BIZKAIA)
Sastraka gaztetxea

Ekainaren 12an kontzertuak izango dira Sastraka gaztetxean, Portugaleten. 20.30etatik aurrera Konorte (argazkian) eta Barbakore ariko dira zuzenean, Ezkerraldeko Kontseiluaren eskutik.

Konorte

Durangoko eta Zornotzako lagunek osatutako hardcore/metal taldea da Konorte, eta Rise Up eta Te Parto la Kara musika taldeetan ibilitako musikariak osatzen dute. Taldearen abestiek erritmo astun eta sendoak dituzte, letra zuzen eta gordinekin, eta inguruan dituzten bidegabekeriak eta egungo zirku politikoa salatzen dituzte. ‘Erraietako itzalak’ taldearen estudioko bigarren diskoa da, taldearen izen bera eraman zuen debuteko lanaren segida.

DISKOGRAFIA
📀 Konorte [2023] 📀 Erraietako itzalak [2025]

Kokapena
Sastraka Gaztetxea
Sastraka Gaztetxea,
Sotera de la Mier Kalea,
Portugalete
https://www.facebook.com/sastrakagaztetxea/
Bilaketa metodo berriak