KILIKI + HOFE
Apirilaren 17an Kiliki eta Hofe (argazkian) zuzenean ariko dira Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean. Emanaldia 22.00etan hasiko da eta sarrerak dagoeneko salgai daude Kulturaz atari digitalean.
Igotz Mendez nafarra ezkutatzen da HOFE izenaren atzean. Atarrabian sortua musika zainetan eraman du gazte-gaztetatik eta elektronika giroetan murgildua da aspaldi. Musikalki rap eta trap giroetan kokatu izan da bere jarduna, baina bere eraginak askotarikoak dira. 2022 urtean kaleratu zuen ‘Amodioa’ (Oso Polita) diskoan argi ikusten dira bestelako eraginak, kantu guztein artean lotura bat dagoen arren. Lan honetan Xabier Lafuente eta Marcos Galech (4:40) ekoizleekin egin du lan, eta zuzenekoetan ere horrela taularatzen da. Lana zazpi kantuz osatua dator, eta kantuetan hainbat lankidetza topa daitezke, besteen artean Mimroyy, Suneo edo Kiliki Frexko.
Chill Mafia taldean aritutako BeƱat Rodrigoren bakarkako egitasmo da Kiliki. 2025 urtean kaleratu zuen debuteko diskoa ‘Iltze bat’ izenpean, eta bertan, doinu koktelera koloretsua bildu du, punka, rapa, UK garagea, popa, kaleko runba eta elektronika batuz kantuetan. Diskoa Montreal estudioetan grabatu da, Hans Kruger aritu delarik soinu mahaiaren atzean. Diskoa kalean zuzenekoetan murgildua da Kiliki, bere banda ondoan, edota dj sesioak egiten.
DISKOGRAFIA
iltze 1 [2025]
Plaza Nagusia Plaza
Azpeitia