Karma + Kuartz
Abuztuaren 8an Karma (argazkian) eta Kuartz taldeak zuzenean ariko dira Urruñako gaztetxean.
2023 urtean sortu zen Nafarroa Behereko eta Lapurdiko musikariek osaturiko Karma talde gaztea. Hiruko moduan taularatzen dira: Antton Araspin (gitarra eta ahotsa nagusia), Benjamin Delabaca (baxua eta koroak) eta Miguel Etxeberri (bateria eta koroak). Rock musika lantzen dute, rock zabala eta askea. Musika bidean bi disko kaleratu dituzte, horietako azkena berriki argia ikusi duen ‘Dirudienez’ lana.
DISKOGRAFIA
📀 ‘Odolean dena’ (2023) 📀‘Dirudienez’ (2025)
Nafarroa Behereko Bastida herrian dute entsegu lokala Kuartz taldeko Ibes Mongaburu (gitarra eta ahotsa) eta Oihan Delavigne (bateria) musikariek. 2016 urtetik daude martxan, eta dagoeneko bi disko kaleratu dituzte. Debuteko diskoa 2018 urtean ikusi zuen argia urtebete geroago iritsi zen iraupen luzeko bigarrena. Lehen diskoa kolore ilunekoa zen. Bigarrenean zuria nagusi. Musikalki rock eta blues giroak jorratzen dituzte bateria eta gitarra soilik erabiliz.