Kaparrak + Dj Txispas + DJ Gormiti
Sugarra gaztetxeak egitaraua propioa prestatu du Lizarrako jaietarako. Kontzertuak eta disko jartzaileen saioak izango dira arrats gauero.
Aretxabaletan sorturiko musika egitasmoa da Kaparrak. Musikalki runba giroetan datoz, baino ez diote muzin egiten bestelako doinu dantzagarriei. Youtube kanalean zintzilikaturiko lau kantu nahikoak izan dira arreta pizteko, eta uztaila eta abuztua kontzertuz bete dituzte ‘udaleku’ giroko emanaldi beroetan. Taldeak sorturiko kantuekin batera, euskal abestien runba bertsioekin osatzen dute kantu zerrenda. Kuadrillako bederatzi lagunek osatzen dute banda, gitarra dute erdigunean, eta sei sokekin batera kaxa, baxua, turutak, marakak …
LIZARRAKO JAIAK 2026 – SUGARRA GAZTETXEA – KONTZERTUAK
UZTAILAK 31 OSTIRALA
21:00 Kaparrak + Dj Txispas + DJ Gormiti
ABUZTUAK 01 LARUNBATA
19:00 Derrumbe + Safu + iltze + Kullen + DJ Hiru Hiruki
ABUZTUAK 04 ASTEARTEA
22:00 Komando Sesera