KAK! + KOMA + ALTXA PORRU ERROMERIA
Lemoako jaietan ez da zuzeneko musikarik faltako. Txosnagunean egunero prestatu dituzte kontzertuak, musikalki eskaintza anitz eta koloretsuan.
Koma taldearen izena letra larriz idatzita dago Euskal Herriko musika liburuan. 1994. urtean sortu zuten banda Brigi, Rafa, Natxo eta Juankar musikariek, eta egun, 32 urte beranduago, talde formazio berdinarekin taularatuko dira Azpeitian. Rock musika zutabe nagusi, metal oldarkorra gehitu zioten, tartean gitarra riff bero eta base erritmiko bortitz bati, guztiaren aurrean Brigiren ahots izugarria gehituz. Taldearen itzulerak hautsak harrotu ditu zaleen artean, eta bandak bere musika bidean egindako lau disko indartsuei, ‘Una ligera mejoría antes de la muerte’ lana gehitu diote, orain arteko estudioko azken emaitza.
KAK! 2024an Meñakabarrenan lau lagunek osatutako taldea da. 2025ko udaberrian bi single argitaratu dituzte, Ahaztu eta Egan. Urte bereko udazkenean Kendutako Azken Kartela izeneko lehen diskoa kaleratuko dute, guztiak Mikel Reparazen estudioan grabatuak eta Kaki Arkarazok masterizatuak. Bere abestietan Punk, Post Punk edo New Wave estiloen eraginak entzungo ditugu. Eta The Jam, Blondie, The Cure, Anari edo Dut taldeen eragina. Taldekide batzuk dagoeneko deseginda dagoen Zazkel taldetik datoz. Asier (baxua), Irati (gitarra eta ahotsa) eta Etxahun (bateria eta ahotsa), eta horiei Joanes gehitu zaie gitarran.