Jm atlantida + oxida + apokhalipsis + vernita grim + burni
Hellbona ekimenak agur esango du abenduaren 12an Villabonako Aljibean eskaini behar duten jaialdiarekin. Hainbat urtez herriko metal eszena astintzen egon eta gero, hauxe da eginen duten azken emanaldia. 13.00etan hasiko dira kontzertuak, eta egunean zehar Jm Atlantida, Oxida, Apokhalipsis, Vernita GrimĀ eta Burni ariko dira zuzenean.
ORDUTEGIAK
– 13:00 Jm Atlantida ( Iratzar)
– 18:00 Oxida (Aljibea)
– 19:00 Apokhalipsis (Rbote)
– 20:00 Vernita Grim + Burni (Aljibea)
KOMUNIKATUA
Kaixo denoi: Komunikatu honekin adierazi nahi dugu agur esateko unea heldu dela. Urte zoragarriak izan dira, eta oso harro gaude egin dugunaz, bide honetan ezagutu ditugun pertsonaz eta kolaboratzaile gisa parte hartu dugun proiektu guztiez. Bihotzez esan nahi dizuegu eskerrik asko urte hauetan gurekin izateagatik, gure bidean lagun egiteagatik eta gurekin partekatutako une eta esperientzia guztiengatik. Zuek izan zarete gure ibilbidearen zati garrantzitsua, eta betiko gogoratuko ditugu bizi ditugun momentuak. Hellbona Elkarte gisa, egindako ibilbidea amaitzeko unea heldu dela erabaki dugu. Guztiei agur esateko, abenduaren 12an ekitaldi bat antolatu dugu. Mila esker!!
20150 Villabona,
Gipuzkoa