Janus Lester

28
Eka
22:00
SENPERE (LAPURDI)
Plaza
Doako emanaldia, jaiak

Topera ibiliko da Janus Lester udara honetan. Ekainaren 28 gauean Senpereko plazan ariko da zuzenean disko berria aurkezten.

Janus Lester

Ihesean baina etxean. Ateak itxita eta begiak zabalik, horrela sortu da Janus Lester, Jokin Pinatxo musikari beratarraren azken proiektua. Lo egin ezinik igarotako gauei edo loak harrapatzerik nahi ez duzun horiei abesten die. Esna amestea maite dutenei, gaurrik ikusi nahi ez eta atzoan gelditu direnei. Mattin Arbelaitz, Garazi Esnaola, Ane Bastida, Andoni Arriola, Javi Echarri eta Julen Suarez musikariez lagunduta dator Janus Lester.

Bilaketa metodo berriak