Iseo & Dodosound
Kontzertu ugari antolatu dira Mungiako jaietarako. Txosnagunean eta Foruen plaza ospatuko dira emanaldi nagusiak, eta askotariko doinuak entzun ahalko dira gauero.
Iruñea zaharrean abiatu zuten musika bidean Iseo & Dodosound bikoak. Dodosound izenaren atzean Alberto Iriarte disko jartzailea eta produktorea ezkutatzen da, eta Iseoren atzean, Leire Villanueva. Nafar hiriburuko reggae eta dub musika eszenan eman zituzten lehen pausoak eta gerora Bartzelonan kokatu ziren bertatik bideratzeko musika bidea. 2014 urtean batu zituzten indarrak eta geroztik, disko andana kaleratu dute. Horietako azkena, 2023 honetan argia ikusi duen ‘En la tormenta’ lana da, non lehen aldiz gazteleraz idatzi dituzte disko berriaren kantu guztiak.
MUNGIAKO JAIAK 2026 – KONTZERTUAK
EKAINAK 26 OSTIRALA
22:30 Aramu + Burutik (Txosnagunea)
EKAINAK 27 LARUNBATA
22:00 Aurrebeire + Xiberoots (Txosnagunea)
EKAINAK 28 IGANDEA
22:00 Janus Lester (Foruen plaza)
00:00 Lehian erromeria (Txosnagunea)
EKAINAK 29 ASTELEHENA
23:30 Gozategi (Foruen plaza)
00:30 Aitana Grandes DJa (Txosnagunea)
UZTAILAK 02 OSTEGUNA
22:00 Amilotx Dantza taldea & Alos Quartet taldea (Foruen plaza)
UZTAILAK 03 OSTIRALA
19:30 Hay Poco Rock&Roll (Matxin plaza)
22:30 Su Ta Gar (Foruen plaza)
00:00 Hofe + Blessive Dja (Txosnagunea)
UZTAILAK 04 LARUNBATA
12:45 Oilar Beltzak (Matxin plaza)
21:30 Beleak (Txosnagunea)
22:30 Iseo & Dodosound (Foruen plaza)
00:00 Zilibito Records + Mirari (Txosnagunea)
UZTAILAK 05 IGANDEA
22:00 Lorratz (Foruen plaza)