Harrikada Live Saioak:
Eneritz Furyak + Jon Bellido
#ZaharrazHarro Gasteizko Alde Zaharreko jai herrikoietan, Harrikada kolektiboaren eta Txapelarri tabernaren kolaborazioz arituko dira elektronika zuzeneko kontzertuak eskaintzen Eneritz Furyak musikari irundarra eta Jon Bellido gasteiztarra.
Bere musika hastapenak punk taldeetan abiatu eta gero, 2016 urtean bakarkako bidea hartzen du Eneritz Furyak musikariak. Bakarka taularatzen da, baino makina tresna ditu bere ondoan. Musikalki garapen handia izan du hasierako garaietatik, eta egun, giro ilunak eta jorratzen ditu, gitarra eta sintetizadoreen laguntzaz, folk, pop edo postrockera gerturatuz bere doinuetan. Diskografia oparoa batu du azken urte hauetan guztietan: 2017an kaleratu zuen debute lehen lana, ondoren, 2021 urtean ‘Emandan’ diskoak ikusten du argia, eta 2024ean oraingoz estudioko azken emaitza duen ‘hhh’.