Gartxot Unsain eta Garazi Esnaola

18
Uzt
18:30
ANDOAIN (GIPUZKOA)
Otieta parkea
Doako emanaldia

Uztailaren 18an Gartxot Unsain musikariak ‘Bizirik gaude’ diskoa aurkeztuko du Andoaingo Otieta parkean arratseko 18.30etatik aurrera.  Saioa biko formatuan izango da,  non Garazi Esnaola izango duen agertoki gainean teklatuetan lagun. Emanaldia doakoa izango da.

Gartxot

Musika abentura ezberdinetan ibili eta gero (Yaw, Madeleine, Bananas, Ghau…)  azken garaian bere izenpean dabil musika sortzen Gartxot Unsain, musikalki aurretik landu gabeko beste territorio batzuetan sakonduz. ‘Bizirik Gaude’  diskoa da horren adibide nagusia, gitarra eta ahotsa lagun bakar, giro akustikoetan barneratu da musikari donostiarra, Amaia Mirandak ekoiztutako lehen diskoan. Egun Bi Zaldi taldeko kide ere bada.

DISKOGRAFIA
📀 Bizirik Gaude (2025)

Bilaketa metodo berriak