Garazi + Burutik + Pinaka
Urtero bezala musika egitarau ederra prestatu dute Donostiako Gros auzoan Zipotz jaietarako. Gauero izango da zer dantzatu Katalunia plazako gunean.
Eskusoinuak protagonismo berezia duen banda da Burutik. Akordeoiaren melodiaren atzean rocka dago. Gitarra elektrikoak, bateria, baxua eta ahots urratua. Talde berria eta gaztea da Burutik. Iaz ‘Paradisua’ izeneko lana plazaratu zuten, eta aurten dagoeneko lan berri baten aurrerapena sareratu dute, ‘Damuak’ kantuarekin. Taldeak bere aurkezpenean dionez, eskusoinua ideia berritzaileetan egokitzen dute, eta ideia berritzaileei eskusoinua gehitu. Protesta kantak dira, musikalitate handiarekin. Rockaren eremu ezberdinetara egokitu eta martxan jarriak. Iranzu, Kapon, Jokin, Luar eta Mikel dira Burutik. Boskote nafar bat, euskal doinu berriak eginez.
ZIPOTZ JAIAK 2026 – GROS AUZOA – KONTZERTUAK
UZTAILAK 16 OSTEGUNA
21:00 Bomboclat! + Herrimin + King Konsul & Eira + Revolutionary Brothers
UZTAILAK 17 OSTIRALA
22:00 Garazi + Burutik + Pinaka
UZTAILAK 18 LARUNBATA
22:00 Pixa + Marte Lasarte + Dj 3haizera
UZTAILAK 19 IGANDEA
20:00 Laket erromeria