Galbahe

30
Uzt
20:00
MUXIKA (BIZKAIA)
Gorozikako plaza
Doako emanaldia

Uztailaren 30 arratsean Galbahe taldea zuzenean ariko da Gorozikako plazan, Muxikan. Emanaldia doakoa izango da eta 20.00etan hasiko da.

Galbahe

‘Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko’ du izenburu Galbahe taldearen lehen diskoak. Gotzon Barandiaranek eta Susa argitaletxeak 2024an argitaratu zuten “Galbahea” liburuko poemak musikatu eta hamar kanta sortu dituzte. Hamaikagarrena, azkenburukoa, Koldo Izagirrek eta Tapia eta Leturiaren Wafa da. Poema bakoitzak berez duen musika ahalik eta fidelen transkribatzen ahalegindu dira, eta emaitza, ahots, aldarte, jite, gorputzaldi, iturri eta umore ezberdineko kantuak dira.

DISKOGRAFIA
📀 Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko’ [2025]

Bilaketa metodo berriak