Galazota + Zeker + Bele Raven

12
Eka
22:30
OTXANDIO (BIZKAIA)
Mekoleta
Doako emanaldia, jaiak

Mekoletako jaietan ez da zuzeneko musikarik faltako. Ekainaren 12an Bele Raven (Aragzkian), Zeker eta Galazota ariko dira zuzenean 22.30etatik aurrera.

BELE

Lide Hernando musikariak gidatzen du Bele egitasmoa. Urteak atzera Liher taldean ezagutu genuen, eta egun taldea etenaldi mugagabean den honetan, Belek bere hegaldia abiatu du. Musikalki anitza da Belek proposatzen duena: Soula, funkya, bluesa, musika beltza, urbanoa edo dancehall doinuak. Kontzertuetarako banda izango du ondoan, eta bide horretan Iñigo Etxarri bateri-jole lanetan, Maria Antunez baxuan eta gitarran, eta Sara Alonso teklatuak izango dutu lagun, gitattaz eta ahotsaz arduratuko den Lidek. Bidean, bi disko kaleratu ditu, 2023 urteko ‘Herrari’ eta 2025 urtean argia ikusi zuen ‘Muturrez Zerura’ diskoak, biak, plafaforma digitaletan (Spotyn ezik) eta binilo ederrean kaleratuak besteak beste.

DISKOGRAFIA
📀 Herrari [2023] 📀 Muturrez Zerura [2025]

Zeker

2020an Elorrion sortutako punkrock taldea da Zeker. Aurretik, beste zenbait taldetan elkarrekin jotakoak dira Liher Larrañaga, Paul Urgoitia, Pablo Garcia eta Lander Amorrortu. Amankomunean dituzten musika influentziek eta sortzeko grinak elkartu ditu ibilbide berri honetan. 2021 urtean 9 kantuko lehen diskoarekin egin zuten debuta, eta 2023 honetan ikusten du argia taldearen estudioko bigarren lana den ‘Su hartu bitartean’. Bi diskoak Berrizko Lorentzo Records estudioan grabatu eta ekoiztu duira, Aitor Ariñoren gidaritzapean. Musikalki punkrockean sakontzen du taldeak, ahots melodia itsaskor eta gitarra zorrotzekin. Egun hiruko moduan taularatzen dira, Paul Urgoitia gitarra-joleak taldea utzi eta gero.

DISKOGRAFIA
📀 ‘Zeker’ (2021)  📀 ‘Su hartu bitartean’ (2023)

Galazota

Arratia eta Galdakaotik dator Galazota taldea. 2020. urtean elkartu ziren lehen aldiz, aurretik talde desberdinetan ibilitako musikariak. Pandemia entsegu lokalean egurra ematen eman zuten, eta ahal bezain pronto kontzertuak ematen hasi zen banda. 2022an kaleratu zituzten lehen bost kantuak, eta 2024 urtean argitaratu zen ‘Heldu orduko usteldu’ lehen EPa. Gustoko dutena egiten dute, lagun artean eta lagunentzako.

Kokapena
Mekoleta
Bilaketa metodo berriak