GAILU
Kultura Uztartu lelopean makina kultur emanaldi izango dira Hondarribian uztailaren 9, 10, 11 eta 12an. Tartean, Gailu taldeak Kasino Zaharrean eskainiko duen zuzeneko kontzertua.
Mikel, Okene eta Drake: Gailu. Musika abentura ezberdinetan ibilitako hiru musikariek berriz bat egin dute egitasmo honetan. Entsegu lokaleko esperimentazio eta jolasek, Gailu taldearen berpiztea ekarri dute, lurpetik atera, eta bizi berri bat eman diote ia 20 urte lozorroan egon den egitasmoari. Ahotsa, bateria, baxua eta sanplerrak. Aro berri honetan taldeak estudioko hiru disko kaleratu ditu, eta 60 kontzertu baino gehiago burutu Euskal Herrian zehar, zein, Bartzelona, Valentzia, Castello, Almacelles edota edo Bretainiako Binic Folks Blues Festival jaialdian arituz. Hirukote moduan taularatzen da banda, eta orain arte baxuaren lau sokak jo dituen Mariano ordezkatuz, Hodei ariko da aurrerantzean zuzeneko emanaldietan.
DISKOGRAFIA
📀 ‘Begiak, Egiak Ba Ote?’ [2021] 📀 Autosuntsipena Hasia Da 3,2,1…Znort!!! [2023] ‘Bizi eta ixo!!?’ [2025]
Uztailak 9 OSTEGUNA
– AMAIA MIRANDA – 20:00 – Baluartea
– GUADALUPE PLATA – 21:30 – Kasino Zaharra
– FAISAIEN IRLA – Kale zinema – 22:30 – Gipuzkoa plaza
Uztailak 10 OSTIRALA
– MUSIK&ARTS “ANIMALIAK” – 18:00 – Gipuzkoa plaza
– AMORANTE – 20:00 – Baluartea
– GAILU – 22:00 – Kasino Zaharra
Uztailak 11 LARUNBATA
– THE IIINGLES – 19:00 – Kasino Zaharra
– LORENA ALVAREZ – 21:00 – Gipuzkoa plaza
– LUKIEK – 23:00 – Kasino Zaharra
Uztailak 12 IGANDEA
– PEDRO PASTOR – 20:00 – Kasino Zaharra