GAILU
Abuztuaren 24 arratsean Gailu taldea zuzenean ariko da Arantzako Aterpean. Emanaldia 19.30etan hasiko da eta doakoa izango da.
Mikel, Okene eta Drake: Gailu. Musika abentura ezberdinetan ibilitako hiru musikariek berriz bat egin dute egitasmo honetan. Entsegu lokaleko esperimentazio eta jolasek, Gailu taldearen berpiztea ekarri dute, lurpetik atera, eta bizi berri bat eman diote ia 20 urte lozorroan egon den egitasmoari. Ahotsa, bateria, baxua eta sanplerrak. Aro berri honetan taldeak estudioko hiru disko kaleratu ditu, eta 60 kontzertu baino gehiago burutu Euskal Herrian zehar, zein, Bartzelona, Valentzia, Castello, Almacelles edota edo Bretainiako Binic Folks Blues Festival jaialdian arituz. Hirukote moduan taularatzen da banda, eta orain arte baxuaren lau sokak jo dituen Mariano ordezkatuz, Hodei ariko da aurrerantzean zuzeneko emanaldietan.
DISKOGRAFIA
📀 ‘Begiak, Egiak Ba Ote?’ [2021] 📀 Autosuntsipena Hasia Da 3,2,1…Znort!!! [2023] ‘Bizi eta ixo!!?’ [2025]
ARANTZAKO ATERPEA – UDAKO KONTZERTUAK
ABUZTUAK 03 LARUNBATA
12:00 Txaranga
17:00 La Jodedera + Sakamantekas + Mexikortxo + Kittu
ABUZTUAK 1O LARUNBATA
19:30 Petti eta Xabaltx
ABUZTUAK 17 LARUNBATA
19:30 Makala eta lagunak
ABUZTUAK 24 LARUNBATA
19:30 Gailu
ABUZTUAK 31 LARUNBATA
19:30 Esne Beltza + DJ Alai
Larreta Karrika
Arantza
Nafarroa