Fito Skins + Sukena
‘Iluntasunetik argitatasunera’ lelopean Añube taldeak V. urteurrena ospatuko du uztailaren 4ean Aretxabaletan. Egun osoko egitaraua prestatu dute eta zuzeneko musika nagusi izango da egun osoan zehar. Arratsaldeko kontrzertutarako sarrera guztiak amaitu dira.
Sukena taldeak 2020. urtean abiatzen du bere musika bidea Oñati herrian. Musikalki pop rock giroak lantzen dituzte, eta euskaraz abesten dituzte euren kantuak. Berrogeialdiaren erdi-erdian sortu zen Sukena, etxean, Naia eta Eiderren eskutik. Kontzertu akustiko txikiak ematen hasi ziren, lagun artean, eta denbora luzez lanean aritu ostean, egitasmoa talde bilakatu zen, seiko moduan formatu akustikoa alde batera utzi, eta pop rock musika euskaldunean murgiltzeko eta euskal kulturarekin bat egiteko. Bidean zazpi kantuz osaturiko lehen diskoa kaleratu dute.
DISKOGRAFIA
Guztia gordetzea ezinezkoa da (2023)
Txaber eta Mario dira Fito Skins, eta Elorriotik datoz. Biko moduan taularatzen dira eta giro akustikoetan eskaintzen dute euren musika gitarrak akustikoak nagusi. 2023 urte amaieran “Venganza & Perdón” lehenengo lana argitaratu du bandak, eta bertan bildu dituzte taldearen lehen kantuak.
ILUNTASUNETIK ARGITASUNERA – UZTAILAK 04 – KONTZERTUAK
12:00 / 14:00 Mitarte Kalean, Iosu aurrean
Fito Skins + Sukena
16:00 / 21:30 Arientza
Añube + Brigade Loco + lehen Lerroa + The Lio
23:00 / … Ezkutu taberna
The Villaian