ETXEPE + LA TXAMA + MERINA GRIS
Arrasateko San Juan jaietan ez da zuzeneko musikarik faltako. Monterron Parkean, Txosnagunean eta Herriko plazan programatu dira kontzertuak, musikalki eskaintza anitza eta koloretsuaz.
Eli Maidagan, Markel Mendizabal, Oihan Uribarren eta Andoni Uriarte dira Etxepe. 2021 urtetik daude martxan, eta apurka joan dira taldearen kantuak ezagutara ematen sare sozialen bidez. Horietako batzuk Airaka zigiluan argitaratu berri duten diskoan topatu daitezke, CD formatuan eta digitalean argitaratu den lanean. Musikalki iturri anitzetatik edaten dute, trapetik hasita rock giroetara, tartean euskal musika edota erritmo beroagoak landuz.
DISKOGRAFIA
📀 Etxeke Kids [2023] 📀 Etxeperreo [2023]
La Txama izenaren atzean musikari ibiliak batzen dira. Urteak atzera Skakeitan bezalako taldeetan arituak, edo egun Chill Mafia bezalakoetan aritzen direnak bestek beste. Pello Armendariz (Skakeitan, Marte Lasarte), Aitor Valcarlos (Skakeitan), Peye Honey rap abeslaria, Afu tronboi jolea eta Tuli Bachatuli (Chill Mafia) dira La Txamako taldekidetako batzuk. Lagunarteko bilkura izateaz gain, parrandako gonbita argia da taldeak proposatzen duena. Izan ere taldearen abiapuntua korrituei lotuta dago, Mexikoko musika tradizionalari, eta istorioak kontatzea dute helburu hitz jostari eta azidoetan. Hiru kantu zintzilikatu ditu taldeak plataforma digitaletan, eta nahikoak izan dira jendearen arreta pizteko.
2020an Donostian sortua, elektro-pop bortitz gisako estiloa egiten duen taldea da Merina Gris. Sara, Julen eta Paskalek elektronika mugituena, doinu organikoak, melodia eta batez ere jarrera, norbera izateko bizi dugun barne gatazkaren hausnarketaren inguruko hitzekin nahasten dituzte. kantu solteak sarean zintzilikatzen hasi zen taldea, eta horietako asko ‘ Zerua Orain’ diskoan barnearatu ditu bandak. Diskoa Airaka diskoetxearen babesean ikusi du argia LP eta kasette formatuan. Taldearen bideoklipek lanketa handia dute atzean eta Izaro, Belako taldeko Cris edota Eneko Sagardoi aktoreak parte hartu dute besteak beste.
SAN JUAN JAIAK 2026 – ARRASATE
KONTZERTUAK
EKAINAK 20 LARUNBATA
22:00Â FITOSKINS + GOZATEGI – Monterron parkean
EKAINAK 21 IGANDEA
00:00 Zatekeen ERROMERIA + Dj 13 eta 12 – Txosnagunean
EKAINAK 23 ASTEARTEA
19:30 Nebar + Bidelapurrak – Txosnagunean
EKAINAK 24 ASTEZKENA
23:15 FILLAS DE CASSANDRA – Monterron parkean
EKAINAK 25 OSTEGUNA
22:00 BELE + MARUXAK + BRIGADE LOCO – Txosnagunean
EKAINAK 26 OSTIRALA
20:00 LA PERRA BLANCO – Herriko plazan
22:00 ETXEPE + LA TXAMA + MERINA GRIS – Txosnagunean
Ignazio Zuloaga kalea 10
Arrasate (Gipuzkoa)