EL DROGAS
Uztailaren 24 gauean El Drogas zuzenean ariko da Zornotzako jaietan. 23.30etatik aurrera Zubiondo plazan joko du doako emanaldian.
Euskal Herriko musika liburuetan letra larriz idatzi beharreko izena da Enrique Villarreal Armendariz ‘El Drogas’ musikariarena. 80. hamarraldiaren hasieran abiatu zuen bidea, eta geroztik ez da agertokietatik jaitsi, dozenaka estudioko disko eta milaka zuzeneko emanaldi eskaini ostean, Barricada, Txarrena, edo La Venganza de la Abuela bezalako taldeekin. Azken hamarkadan El Drogas bezala taularatzen da, agertokian Txus Maravi (gitarra), Eugenio Aristu (baxua) eta Nahia Ojeta (bateria) lagun. Zuzeneko saioetan bere musika bidea errepasatzen du, Barricada taldearen lehen diskoetatik, El Drogas bezala kaleratu dituen kantuetaraino.