DEL VAL

03
Uzt
20:30
ASTIGARRAGA (GIPUZKOA)
Andre Gobadarien Parkean
Doako emanaldia

Uztailaren 3an Delval zuzenean ariko da Astigarragako Andre Gobadarien parkean. Emanaldia 20.30etan hasiko da eta doakoa izango da.

Delval

Marta eta Jon dira Delval. Popa, punka, indiea eta zarata. Bi buru soinuak, irudiak, giroak eta azalak itsutuak. Loop infinitutik datoz, etxeko ekoizpenei gorputza eman nahian gitarren, sinteen, baterien eta ahotsen bidez. Bilatzen dutena ez da soinu ederra, soinu bizia baizik. Proiektuarekiko izenkidea den lehenengo diskoa 2023an grabatu zuten Estudio Montralen (Subiza, Nafarroa) eta Hans Krüger aritu zen ekoizpen-lanetan. Bigarren albuma, “Duda-Muda Karrusel Geldiezina”, El Tigre Estudion (Bilbo) grabatua eta Jon Agirrezabalak ekoitzia, 2025an argitaratu da. Danbaka (Gipuzkoa) eta Hiriko Soinuak (Barakaldo) lehiaketetan finalista izan ondoren, lan berria aurkezten ari dira orain, emozioa, esperimentazioa eta giro bisuala bateratzen dituen proposamena sendotzeko bidean.

Bilaketa metodo berriak