Calzados Deportivo + Ganibet + La Furia + DJ Gezurterak
La Furia (Nerea Loron) rap feministaren ahots aldarrikatzaileenetariko bat da, baita idazlea eta hezitzailea ere. Bere hitzek benetako bizitzari zintzotasunez heltzeko konpromisoa dute abiapuntu, eta gaurkotasun handiko gaiak jorratzen dituzte. ‘Post Mortem’ izena darama bere estudioko azken lanak eta Baga Biga Musika Ideiak zigiluak kaleratu du lana. Bertan, hamar kantu berri biltzen dira, non rapa ardatz nagusi hartuta, punka, giro industrialak, elektronika, technoa, rocka, elektro swinga edota reggaetona ere entzun daitekeen.
Amaiur Goikoetxea (ahots nagusia eta sinteak) eta Ekain Alegre (gitarra, teklatuak, ahotsa) musikariek osatzen dute Gabinet egitasmoa, eta kantu solteen bidez ezagutu genituen sarean. Nafarroako Sakana bailaratik datoz eta bidean ‘Zure Zeru’ disko txikia plazaratau dute, Pop kutsua du beraien musikak, baina hyperpop-etik ere edaten dute. Bikoak sortukiko kantuen artean Gazteon Eskutik ekimenaren ‘Galdera guztiak’ kantua topatu diateke ere, Irune Ziztada lagun egindako kanta.
MARKINAKO JAIAK 2026 – KONTZERTUAK
UZTAILAK 15 ASTEAZKENA
22:30 Calzados Deportivo + Ganibet + La Furia + DJ Gezurterak
UZTAILAK 17 OSTIRALA
22:00 Izan Bai + Xiberoots + Tribade (Zelaian)
Ondoren OM Lila (Txosnagunea)
UZTAILAK 18 LARUNBATA
18:30 Andoni Ollokiegi + Zutik Erromeria + Etzakit
Ondoren, Dj Hermanikis (Txosnagunea)
UZTAILAK 19 IGANDEA
20:30 Uxue eta Eztebe (Txosnagunea)