BIZNAGA + EZEZEZ

27
Ots
20:00
BILBO (BIZKAIA)
SANTANA 27 ARETOA
Sarrera: 18 euro

Otsailaren 27an Biznaga (argazkian) eta Ezezez zuzenean ariko dira Bilboko Santana aretoan. Emanaldia 20.00etan hasiko da. Sarrerak dagoeneko salgai daude.

Biznaga

Alvaro, Jorge, Pablo eta Milki dira Madrilen finkatutako talde honen kideak. ‘Bremen No Existe’ izeneko beraien azken lana aurkezten izango dira Oñatiko Verdury Hall-ean. Melodia itsaskorrak, ondo zaindutako diskurtsoa eta beraien jarrera dira taldea definitzeko modurik onenak. Lau diska kaleratu dituzte orain arte: ‘Centro Dramático Nacional’ (2014),  ‘Sentido del Espectáculo’ (2017), ‘Gran Pantalla’ (2020) eta aurretik aipatutako ‘Bremen No Existe’ (2022). Punk-rocka eta post-punka bere gordintasun osoan.

EZEZEZ

Ezezez egitasmoa Unai Madariaga musikariak sortzen du 2022 urtean bere bakarkako bidean urrats berri bat emanez. Aurretik, Unai izenpean kaleratu zuen ‘The living and dying of a man’ lana 2021 urtean, eta banda osatzearekin batera, egitasmoak beste izaera bat hartzen du, aro berri bat zabalduz. 2023an ‘Katuzaldia’lana kaleratzen dute, eta lehen diskoan ingelera bazen hizkuntza nagusia, bigarrenean kantu guztiak euskaraz abestuak dira, eta musikalki ere norabide berriak somatzen dira kantu berrietan. Orain, lan berria kaleratu berri dute, eta disko berria izango da zuzenekoen zutabe nagusia. Eraginen artean, Viagra Boys, Idles eta Parquet Courts aipatzen dituzte, baino Ezezez taldeak badau berezko nortasun eta norabide bat.

DISKOGRAFIA
📀 When I think something is funny I smile [2021] 📀 Katuzaldia [2023] 📀 Kabakriba [2025]

Kokapena
Santana 27
Sala Santana 27
Polígono Industrial Santa Ana, Tellería Kalea, 27
Bilbao,48004
http://www.santana27.com
Santana 27(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak