Baratxuri Beltzak + Zopilotes Txirriaos + 4D/49 + …
Los Zopilotes Txirriaos taldeak napar-mex erako musika jorratzen du. Kojon Prieto eta Los Huajalotes taldearen antzera, mexikar rantxerak dituzte musika sustrai, nafarroako ardo goxoz bustitako kantu alai eta festazaleak eskainiz zuzeneko eroetan. 2010 urtetik martxan, iraupen luzeko lau disko kaleratu dituzte, horietako azkena ‘La Chica Maravilla’ lana. Diskoa Pottoko estudioetan grabatua izan da 2021 urtean zehar, eta teknikari lanetan Fredi Pelaez aritu da soinu mahaiaren bestaldean. Disko honetako kantu guztiak taldeko abeslari den Konejo Eseberrik idatzi ditu, eta talde lanean erregistratuak izan dira estudioko sesioetan.
MADALENAKO JAIAK 2026 – OÑATI – KONTZERTUAK
UZTAILAK 17 OSTIRALA
21.30 Trini Fox + Garratz + Lee Kore
UZTAILAK 18 LARUNBATA
21.30 Baratxuri Beltzak + Zopilotes Txirriaos + 4D/49 + …