BAFI etxeko loturak
Adrian Perez ‘Bafi’ musikari donostiarrak bere lehen bakarkako proiektua ‘Etxeko loturak’ izenburupean argitaratu du. Bere seme-alabekin jolas moduan hasi zena, denborarekin disko bilakatu da. Ekainaren 8an Gasteiz hiriko Parral tabernan aurkeztuko du zuzenean.
Diska Egiako Tolare estudioan grabatua izan da 2025eko udazkenean. Bertan rock akustiko eta melodikoak uztartzen dira hitz landu eta sakonekin. Nahasketa eta masterra berriz, Beñat Antsustegik burutu ditu. Zuzenezko emanaldietan Euskal Herriko musika panoraman eskarmentu handia duten beste hiru artisten ekarpena nabarmentzen da. Izan ere, Adrian Perez (Mogollon/Mal de Ojo), Unai Pelayo (Pelax) eta Ager Insunzaren (Audience) musikarien laguntzarekin, kitarra, baxua, bibolina, pedal steel kitarra eta ahotsak uztartuz, kantuak beste maila batera eramaten dira. Izenburuak dioen bezala, etxekoek garrantzia handia izan dute diskoan, «etxean eta etxekoentzat sortua» izan baita.
BAFI egitasmoa Adrian Perez-ek, “Bafi”-k, abiatu zuen 2025ean, bere lehengusua den Unai Pelayo “Pelax” musikariak oparitutako grabaketa-mahai xume batekin. Bere seme-alabekin jolas moduan hasi zena, denborarekin diska izaera hartu du, Etxeko loturak izenburua duen lanarekin. Diska Egiako Tolare estudioan grabatua izan da 2025eko udazkenean. Oraindik ere grabaketa xume eta gordinak badira ere, bertan rock akustiko eta melodikoak uztartzen dira hitz landu eta sakonekin. Era berean, disko honen ekoizle izan den Unai Pelayo-ren moladaketak nabariak dira. Nahasketa eta masterra berriz, Beñat Antsustegik burutu ditu. Bakarkako proiektu hau norberari buruzko gogoeta bat da, azken boladan topaturiko bizipenekin lotua. Etxean eta etxekoentzat sortua.
San Francisco Javier Kantoia, 2-6,
01001 Gasteiz, Araba