Arima Soul + Dj Makala
08
Abu
19:30
ARANTZA (NAFARROA)
Arantzako Aterpea
Doako emanaldia
Arantzako Aterpeak egitarau ederra prestatu du udarako. Abuztuaren 8an Arima Soul ariko da zuzenean 19:30etatik aurrera, eta gauean Dj Makala ariko da musika jartzen.
ORDUTEGIAK
19:30 Arima Soul
22:30 Dj Makala
Arima Soul
Mikel Makala eta Lidia Insausti musikarien ekimenez sortzen da Arima Soul taldea 2019 urtean. Euskaraz egindako soul musika lantzea du helburu bikoak, eta Rhythm & Blues, Soul, Funk, Groove edota Jazz giroak entzun daitezke bertan. Taldea lauko moduan taularatzen da, eta Mikel Makala (baxua eta ahotsa) eta Lidia Insausti (ahotsa nagusia) musikarien ondoan Paul San Martin (teklatuak) eta Gorka Gaztanbide (bateria) taularatuko dira. 2022 urte amaieram argitaratu zen taldearen lehen disko luzea Elkar zigiluaren babesean.
Kokapena
Arantzako Aterpea
ARANTZAKO ATERPEA
Larreta Karrika
Arantza
Nafarroa
https://www.instagram.com/arantzakoaterpea/
Larreta Karrika
Arantza
Nafarroa
Arantzako Aterpea(a)n kontzertu gehiago