Aramu + Burutik

26
Eka
22:30
MUNGIA (BIZKAIA)
Txosnagunea
Doako emanaldia, jaiak

Kontzertu ugari antolatu dira Mungiako jaietarako. Txosnagunean eta Foruen plaza ospatuko dira emanaldi nagusiak,  eta askotariko doinuak entzun ahalko dira gauero.

Burutik

Eskusoinuak protagonismo berezia duen banda da Burutik. Akordeoiaren melodiaren atzean rocka dago. Gitarra elektrikoak, bateria, baxua eta ahots urratua. Talde berria eta gaztea da Burutik. Iaz ‘Paradisua’ izeneko lana plazaratu zuten, eta aurten dagoeneko lan berri baten aurrerapena sareratu dute, ‘Damuak’ kantuarekin. Taldeak bere aurkezpenean dionez, eskusoinua ideia berritzaileetan egokitzen dute, eta ideia berritzaileei eskusoinua gehitu. Protesta kantak dira, musikalitate handiarekin. Rockaren eremu ezberdinetara egokitu eta martxan jarriak. Iranzu, Kapon, Jokin, Luar eta Mikel dira Burutik. Boskote nafar bat, euskal doinu berriak eginez.

MUNGIAKO JAIAK 2026 – KONTZERTUAK

EKAINAK 26 OSTIRALA
22:30 Aramu + Burutik (Txosnagunea)

EKAINAK 27 LARUNBATA
22:00 Aurrebeire + Xiberoots (Txosnagunea)

EKAINAK 28 IGANDEA
22:00 Janus Lester (Foruen plaza)
00:00 Lehian erromeria (Txosnagunea)

EKAINAK 29 ASTELEHENA
23:30 Gozategi (Foruen plaza)
00:30 Aitana Grandes DJa (Txosnagunea)

UZTAILAK 02 OSTEGUNA
22:00 Amilotx Dantza taldea & Alos Quartet taldea (Foruen plaza)

UZTAILAK 03 OSTIRALA
19:30 Hay Poco Rock&Roll (Matxin plaza)
22:30 Su Ta Gar (Foruen plaza)
00:00 Hofe + Blessive Dja (Txosnagunea)

UZTAILAK 04 LARUNBATA
12:45 Oilar Beltzak (Matxin plaza)
21:30 Beleak (Txosnagunea)
22:30 Iseo & Dodosound (Foruen plaza)
00:00 Zilibito Records + Mirari (Txosnagunea)

UZTAILAK 05 IGANDEA
22:00 Lorratz (Foruen plaza)

Bilaketa metodo berriak