Anari

18
Uzt
20:00
BASABURUA (NAFARROA)
Jauntsarats - Basaburuko txokolateroko basoan
Doako emanaldia

Uztailaren 18an Anari zuzenean ariko da Basaburuko txokolateroko basoan. Bakarkako saioa izango da, gitarra eta ahotsez soilik.

Anari

Anari Alberdi. 1995 urtean hasi zuen musika bidea Azkoitian, eta geroztik, ez da agertotitik jeitsi. Urte hauetan guztietan iraupen luzeko zazpi disko eta zenbait kantu pilatu ditu bidean. Estudioko azken emaitza ‘Giza Zarata’ (Tristuraren Industria) izeneko diskoa da, eta disko hori aurkezten ari da egun zuzenean. Bakarkako saioak edo banda formatukoak uztartzen ditu zuzenekoetan: Bakarka aritzen denean gitarra eta ahotsez aritzen da. Banda formatoan, berriz, Anari Alberdi (ahotsa eta gitarra), Ander Mujika (gitarra), Xabier Olazabal (baxua), Mikel Txopeitia (bateria), Mariano Hurtado, (pianoa eta hammond) eta Xabi Etxeberri (biola) dira Anari.

DISKOGRAFIA
📀 Anari [1997] 📀 Habiak [2000] 📀 Anari ta Petti [2003] 📀  Zebra [2005] 📀  Kafe Antzokian Zuzenean [2008] 📀 Irla Izan [2009] 📀 Bidea eta Denbora [2013]  📀 Zure aurrekari penalak [2015] 📀 Epilogo bat [2016] 📀 Orain entzungo duzun hau [2021] 📀 Giza Zarata [2024]

Bilaketa metodo berriak