Akatz + Maloa Brothers + Mambo Express

08
Abu
21:00
GETXO (BIZKAIA)
Romo - Txosnagunea
Doako emanaldia, jaiak
Akatz

Bilboko Ska eta Rocksteady musika banda mitikoa da Akatz. 1992. urtean eman zituzten lehen urratsak eta tinko eutsi diote haserako musika ideiari, beti ere erritmo berriak eta norabide berriak gehituz, hala nola, reggaea, rhytm and bluesa, soula, jazza, edo swinga. Urte hauetan guztietan lau diska, bi E.P., bi Maxi, bi single, lau maketa, zenbait bideoklip eta DVD bat argitaratu dituzte, bederatzi bilduma eta laurehun kontzertu baino gehiago eskainiz Euskal Herrian, Espainian, Mexikon, Alemanian edota Frantzian. Taldearen estudioko azken emaitzak ‘Yu-yu’ izena darama eta Kaki Arkarazo soinu teknikariaren aginduetara grabatua izan da Andoaingo Garate estudioetan. Bilboko Brixton Records disketxearen eskutik ikusi du argia.

Maloa Brothers

Bilbotik dator Maloa Brothers, hip-hop urbanoaren promesa berria, zapaltzen duen agertoki bakoitza apurtzeko gogoz. 2023an sortua, euren proposamena hip-hop erritmoetan oinarritzen da eta kale giroko beste estilo batzuekin uztartzen da, beti energia ikaragarriarekin. Hiru artista, musikaren bidez anai bilakatuta: Julio Maloa (ahotsa), Alain (teklatuak, gitarra, ahotsa), Aitor (perkusioa, ahotsa).

DISKOGRAFIA
📀 Dos Caras, Un Fuego [2025]

ROMOKO JAIAK 2026 – KONTZERTUAK –

ABUZTUAK 4
Aittu erromeria

ABUZTUAK 5
Las Fellini

ABUZTUAK 6
Hofe + Kiliki (Txosnagunean)
Ziztada & Rlantz + Galin Dnb Set + Bubblin Sound System (Dolores plazan)

ABUZTUAK 7
Hamlet + Deriba + Nonbait erromeria (Txosnagunean)

ABUZTUAK 8
Akatz + Maloa Brothers + Mambo Express (Txosnagunean)

Bilaketa metodo berriak