Lin Ton Taun + Ezpalak + Rodeo
Lin Ton Taun, Ezpalak eta Rodeo (argazkian) taldeak Bonberenean izango dira Azaroak 7an. Sarrerak aurresalmenta on-line urriak 28 asteazkena goizeko 10.00etatik aurrera! www.musikaze.net/bonberenea helbidean.
Rodeo taldea gipuzkoako Zestoa herritik dator, eta 2014 urtetik ari dira martxan. Musika bidean lau disko kaleratu dituzte, eta bidean dute bosgarren emaitza izango den lan bikoitza. Musikalki stoner eta rock giroetan kokatzen da banda, eta soinu potolo eta psikodelikoetan murgiltzen dira garapen handia duten iraupen luzeko kantuetan. Zuzeneko bortitza duen banda da honakoa, eta agertoki gaineran eztandarazten dira. Ortzi Alberdi (gitarra eta ahotsak), BeƱat Subinas (baxua), Oroitz Urbieta (bateria) eta Mikel Illarramendi (gitarra eta ahots nagusia) dira taldeko lau kideak taldea entsegu lokalean hasi zenetik.
Lin Ton Taun talde mitikoa bueltan da. Urte batzuk lozorroan izan eta gero, berriz ere zuzenean aritzeko gogoz da banda zestoarra. 90. hamarkadaren erdialdean talde esanguratsua izan zen Lin Ton Taun, trikia eta rock musika nahastuz, musika era berezi eta erakargarri bat eskainiz. Bidean, lau disko argitaratu zituzten, 1992 eta 2001 urte bitartean. 2001 urtean taldea desegin zen, eta hamarkada luze batez gorde zituzten gitarrak, baxua eta trikia. 2013 urtean izan zen taldearen lehen itzulera eta 2017 urtean ere eskaini zituzten hainbat emanaldi. orain, berriz, musika tresnei hautsa kendu eta zuzeneko batzuk eskaintzen ari dira Euskal Herrian barna. Kantu berririk gabe, taldearen musika bidea errepasatzen ari dira, batez ere lehen diskoetan sakonduz.
Auzoa Auzoa, 16
20400 Tolosa