Naizpresidente + Gailu

28
Aza
22:00
ANDOAIN (GIPUZKOA)
Gaztetxea
Sarrera: 10 euro

Andoaingo Gaztetxeak 42 urte beteko ditu azaroan eta hori ospatzeko kontzertu xorta ederra antolatu du hilabetean zehar. Azaroaren 28 gauean Naizpresidente eta Gailu (argazkian) ariko dira zuzenean.

Gailu

Mikel, Okene eta Drake: Gailu. Musika abentura ezberdinetan ibilitako hiru musikariek berriz bat egin dute egitasmo honetan. Entsegu lokaleko esperimentazio eta jolasek, Gailu taldearen berpiztea ekarri dute, lurpetik atera, eta bizi berri bat eman diote ia 20 urte lozorroan egon den egitasmoari. Ahotsa, bateria, baxua eta sanplerrak. Aro berri honetan taldeak estudioko hiru disko kaleratu ditu, eta 60 kontzertu baino gehiago burutu Euskal Herrian zehar, zein, Bartzelona, Valentzia, Castello, Almacelles edota edo Bretainiako Binic Folks Blues Festival jaialdian arituz.  Hirukote moduan taularatzen da banda, eta orain arte baxuaren lau sokak jo dituen Mariano ordezkatuz, Hodei ariko da aurrerantzean zuzeneko emanaldietan.

DISKOGRAFIA
📀 ‘Begiak, Egiak Ba Ote?’ [2021] 📀 Autosuntsipena Hasia Da 3,2,1…Znort!!! [2023]  ‘Bizi eta ixo!!?’ [2025]

Naizpresidente

Euskal Herriko musika eszenako zakur zaharrek osatzen dute Naizpresidente taldea. Urteak atzera Naiz Roxa eta Vicepresidentes taldeetan ibilitakoak, egitasmo berria jartzen dute martxan, musikalki, thrasharen gordintasuna, hardcorearen amorrua eta Stonerraren iluntasuna batuz, zarataren eremuan. Matxet (ahots nagusia eta Fx), Jota (soundTech), Kanda (gitarra eta azpi-ahotsak) eta Iban (bateria) dira taldeko kideak, eta dagoeneko kalean dute taldearen estudioko lehen emaitza.

DISKOGRAFIA
📀 Naizpresidente [2025]

Kokapena
Andoaingo Gaztetxea
Andoaingo Gaztetxea
Aita Larramendi Kalea, 33
20140 Andoain
https://www.instagram.com/andoaingogaztetxea/
Andoaingo Gaztetxea(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak