IZAKI GARDENAK + SARA ZOZAYA

27
Aza
21:00
GASTEIZ (ARABA)
JIMMY JAZZ ARETOA
Sarrrera: Aurrez 15 euro. Egun berean 18 euro

Izaki GArdenak taldeak bira amaiera iragarri du eta bide horretan Gasteiz hiriko Jimmy JAzz aretoan ariko da banda zuzenean Azaroaren 27an. Emanaldia Sara Zozayak zabalduko du.

Izaki Gardenak

Jon Basaguren musikariak jarri zuen abian Izaki Gardenak egitasmoa 2011 urte inguruan. Bakarkako egitasmo zena banda itxura hartu zuen denborarekin, eta egun boskote bezala taularatzen da taldea. Musika bidean iraupen luzeko bost lan plazaratu dituzte, eta tartean, zuzeneko bat eta zenbait single txiki.  Taldearen azken emaitza 2024 urteko neguan ikusi zuen argia ‘Orube’ izanpean, eta lehen aldiz Alde ilunA zigiluaren babesean. 2024 urtean Granadako La Mina estudioetan grabatu ziren zortzi kantu berri biltzen ditu estudioko azkenak. Aitor Agirre (baxua, ahotsak), Joseba Baleztena (gitarra, ahotsak), Jon Basaguren (ahotsa, gitarra), Dani Arrizabalaga (bateria) eta Libe Kortazar (teklatua, ahotsak) dira egun Izaki Gardenak zuzenean

Kokapena
Jimmy Jazz
Coronacion de la Virgen Blanca Kalea, 4,
01012 Gasteiz
Araba
https://jimmyjazzgasteiz.com
Jimmy Jazz(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak