Izaki Gardenak + Hondora

14
Aza
21:00
DONOSTIA (GIPUZKOA)
Intxaurrondo kultur etxea
Sarrera: 18 euro

Asteburu beroa izango du Izaki Gardenak taldeak. Ostiral gauez Iruñean ariko dira zuzenean, eta lanbatez Donostiako Intxaurrondoko Kultur Etxean. Azken emanaldi honetan Hondora izango dute afitxean lagun.

Izaki Gardenak

Jon Basaguren musikariak jarri zuen abian Izaki Gardenak egitasmoa 2011 urte inguruan. Bakarkako egitasmo zena banda itxura hartu zuen denborarekin, eta egun boskote bezala taularatzen da taldea. Musika bidean iraupen luzeko bost lan plazaratu dituzte, eta tartean, zuzeneko bat eta zenbait single txiki.  Taldearen azken emaitza 2024 urteko neguan ikusi zuen argia ‘Orube’ izanpean, eta lehen aldiz Alde ilunA zigiluaren babesean. 2024 urtean Granadako La Mina estudioetan grabatu ziren zortzi kantu berri biltzen ditu estudioko azkenak. Aitor Agirre (baxua, ahotsak), Joseba Baleztena (gitarra, ahotsak), Jon Basaguren (ahotsa, gitarra), Dani Arrizabalaga (bateria) eta Libe Kortazar (teklatua, ahotsak) dira egun Izaki Gardenak zuzenean

Kokapena
Intxaurrondoko Kultur Etxea
Intxaurrondo Kultur Etxea
Felic abilondo plaza
20015 Donostia
https://www.donostiakultura.eus/index.php?option=com_flexicontent&view=items&cid=77&id=1051&Itemid=3
Bilaketa metodo berriak