LA TXAMA + Me Vale MAdre
Urriaren 31 gauean La Txama (argazkian) eta Me Vale Madre zuzenean ariko dira Errenteriako Lekuona fabrikan. Emanaldia 21.30etan hasiko da.
La Txama izenaren atzean musikari ibiliak batzen dira. Urteak atzera Skakeitan bezalako taldeetan arituak, edo egun Chill Mafia bezalakoetan aritzen direnak bestek beste. Pello Armendariz (Skakeitan, Marte Lasarte), Aitor Valcarlos (Skakeitan), Peye Honey rap abeslaria, Afu tronboi jolea eta Tuli Bachatuli (Chill Mafia) dira La Txamako taldekidetako batzuk. Lagunarteko bilkura izateaz gain, parrandako gonbita argia da taldeak proposatzen duena. Izan ere taldearen abiapuntua korrituei lotuta dago, Mexikoko musika tradizionalari, eta istorioak kontatzea dute helburu hitz jostari eta azidoetan. Hiru kantu zintzilikatu ditu taldeak plataforma digitaletan, eta nahikoak izan dira jendearen arreta pizteko.
Ugarritza Etorbidea, 1
20100, Errenteria