MEDALLA + KRIFIS
Abenduaren 12an Medalla (argazkian) eta Krifis zuzenean ariko dira Hondrribiako Psilocybenea Aretoan.
MEDALLA
Eric Sueiro (ahotsa, kitarra, sinteak), Marc López (bateria, perkusioak), Joan Morera (gitarra) eta Josep Perisek (baxua, tronpeta) osatutako engranajeak musika moten bidegurutzean bere indargune nagusia aurkitzen du. Rock progresiboa, metala, psikodelia, post-punka eta pop-a hartzen dituen amalgama. Taldeak erabateko berrasmatze prozesu bati aurre egiten dio diska berri bakoitzarekin, bere nortasun ezaugarriak inoiz alde batera utzi gabe: distortsioa, melodia eta epika lehen planoan kokatzen diren abestiak. Kritika eta ezinegona Erdi Aroko erreferentziaz beteriko unibertso batean besarkatu egiten dira. Boterearen, prekarietatearen edo ahaleginaren kulturaren aurka egiten duten letrak. Ironia bizirauteko estrategia gisa.
KRIFIS
Krifis 2024an sortu zen Iñigo Larrunbide (gitarra), Martin Grao (gitarra), Mikel Vergara (baxua) eta Rafa Blanco-ren (bateria) eskutik. Riff indartsuak, erritmo aldaketak, atmosferak, eta kontraste handiko dinamikak topa daitezke beraien kantetan. Post metal, stoner, punk eta metal progresiboan mugitzen da talde instrumental honen soinuan. 2025ean lehen diska kaleratu zuten, eta 2026aren hasieran EP berri bat aurkeztu dute, soinu ilun, elegante eta helduago batekin.
Amutalde Kalea,
Hondarribia
Gipuzkoa