III.Mundu Gerra + Katiuskak + IIIngles + Muchachaderdiablo
Azaroaren 28an ‘DISONANTZIAN: Tentsioa, drama eta desegonkortasuna’ jaialdia ospatuko da Psilocybenea Aretoan.
III. MUNDU GERRA
Musikak eskaintzen duen espazioaren bidez elkartzen diren lau lagun gara. Babes horretan, irriak, negarrak, kezkak, poztasunak, beldurrak, ilusioak, egunerokoa, erronkak, gogoa, nahiak, elkarzaintza, elkartasuna, ahizpatasuna, akatsak eta kontraerranak partekatzen ditugu, baita sorkuntza eta musika ere. Horren emaitza da III. Mundu Gerra.
KATIUSKAK
Katiuskak, Hego Euskal Herriko bideetan sortutako taldea da. Baxua, teklatua eta bateria, Korta, Garazi eta Txini. Poparen eta post-punkaren artean mugitzen dira haien doinuak.
IIINGLES
Gure barneko ezinegon eta jakin-minak bultzatuta, 2020an Hondarribiko Psilocybe elkartean sortu ginen. Gizarte heteropatriarkalak isilarazitako kolektibo eta ahotsei lekua emateko, emakume eta genero disidenteen presentzia duten taldeen bertsioak egiten hasi ginen. Feminismoa ardatz, historikoki maskulinizatuta egon diren espazioak okupatu, eraldatu eta eredu bizigarriagoak sortzea dugu helburu. Erreferente horiek gure eginez, soinu propioa aurkitzeko nahiak gure lehen abesti bilduma sortzera eraman gaitu; Erraietakoa.
MUCHACHADERDIABLO
Salsa, cumbia, merengue eta boogaloo bezalako erritmo gozoen hautatzailea, binilo formatuan. Euskal Herriko txokoetara Karibeko kultura hurbiltzea du helburu, dantzalekuan denon aldakak mugiaraziz.
Amutalde Kalea,
Hondarribia
Gipuzkoa