Mirotz + Belako + Hazas + Santa Salud + Kiliki + J Martina + Mikosis + Istilu + Mateo Zikuta & Durum solo Karne + Berandu Baino Lehen + Ostikoka + Estutu + Kumbialari + Brava
Lau Egunetarako Bonoa: 40 euro
Osteguneko sarrera 15 euro
Ostiraleko sarrera 15 euro
Larunbateko sarrera 20 euro
Urriaren 9, 10, 11 eta 12an Gazte Topagune Sozialista burutuko da Nafarroako Elizondo herrian. Lau egunetan zehar makina ekimen eta ekitaldi egingo dira, tartean, zuzeneko emanaldi ugari.
Josu Ximun Billelabeitia (Gitarra eta ahotsa), Lore Nekane Billelabeitia (Baxua eta ahotsa), Lander Zalakain (Bateria eta ahotsa) eta Cris Lizarraga (Teklatuak eta ahotsa) dira Belako. 2011 urtean eman zituzten lehen pausoak, eta geroztik ez dira agertokitik jeitsi. Post punk eta new wave musika koordenadetan kokatu izan da taldearen jarduna, baino Mungiako taldearen musika koktelera haratago doa. Hamar urteko musika bidean hainbat disko kaleratu dituzte, oraingoz azkena, 2023 urtean argia ikusi zuen ‘Sigo Regando’ lana. Euskal Herrian ez ezik, mundu mailan kontzertuak eskaintzen ditu taldeak.
2024 urtean abiatu zuen Ander Hazas-ek bere musika bidea kantu batzuk sareetan zintzilikatuz. Horietako bat Jagoba Mendizabalekin egin zuen, eta gerora zuzenean aritu ziren biak kontzertu biran Beñat Bobillo gitarra-jole lanetan aritu zelarik. Egun, bakarkako bidean ari da musikari talde bat agertokian lagun, doinu urbanoak, trapa eta bestelakoak nahasten kantu fresko eta dantzagarrietan. Egun ‘Parranda Tour’ biran murgildua da bere kantu berriak zuzenekoetan aurkezten.
Chill Mafia taldean aritutako Beñat Rodrigoren bakarkako egitasmo da Kiliki. 2025 urtean kaleratu zuen debuteko diskoa ‘Iltze bat’ izenpean, eta bertan, doinu koktelera koloretsua bildu du, punka, rapa, UK garagea, popa, kaleko runba eta elektronika batuz kantuetan. Diskoa Montreal estudioetan grabatu da, Hans Kruger aritu delarik soinu mahaiaren atzean. Diskoa kalean zuzenekoetan murgildua da Kiliki, bere banda ondoan, edota dj sesioak egiten.
DISKOGRAFIA
iltze 1 [2025]
Gernika heritik dator Mikosis talde gaztea. Musikalki rock giroetara bideratzen dituzten euren doinuak, 90 hamarkadako giro altenatibo eta post-punka bezalako zertzeladekin. 2024 urtean lehen lana argitaratzen dute, 5 kantuz osaturik datorren ‘Kontrolik barik’ disko txikia, eta 2026ean ikusten du argia Gordin, Huts (2026) lana, biak auto-ekoizpen bidez kaleratuak. Egun hiruko moduan taularatzen da banda, eta Carla Rae Piercey Gonzalez (baxua eta ahotsa), Garazi Arriaga Abaunza (bateria) eta Ane Mei Aspiazu Etxeandia (gitarra) dira taldeko kideak.
DISKOGRAFIA
📀 Kontrolik barik (2024) 📀 Gordin, Huts (2026)
Kattalin eta Ane Barcena ahizpek, eta Javi Jorajuriak osatzen dute J Martina egitasmoa. 2020 urtean abiatu zuten bidea, eta dagoeneko zer esana eman dute sarean zintzilikaturiko zenbait kantarekin. Orain artean disko fisikorik kaleratu ez duten arren, kantu zerrenda polita osatzen ari da taldea, audio pista, bideo eta zuzeneko grabaketen bidez taldearen sona zabalduz. Musika elektronikoa jorratzen du taldeak, nagusiko trap giroak eta pop melodiak jorratuz. 2022ko otsailean ‘Jaio Naiz Baina’ diskoa kaleratu du hirukoak.
GAZTE TOPAGUNE SOZIALISTA – KONTZERTU EGITARAUA
URRIAK 9 OSTIRALA
20:30 Ateri + Vibora + Lukiek
22:30 Tapia ta Leturia + Kaparrak
URRIAK 10 LARUNBATA
15:30 Katarsia
17:30 Broken Brothers Brass Band
21:00 Skabidean + 48280 + Bengo + Fito Skins + La Traba Producciones
URRIAK 11 IGANDEA
20:00 Mirotz + Belako + Hazas + Santa Salud + Kiliki + J Martina + Mikosis + Istilu + Mateo Zikuta & Durum solo Karne + Berandu Baino Lehen + Ostikoka + Estutu + Kumbialari + Brava
URRIAK 12 ASTELEHENA
13:00 Anje Duhalde + Olaia Inziarte