Meison + Superlore

09
Urr
22:00
TOLOSA (GIPUZKOA)
Bonberenea
Sarrera 10 euro

Urriarekin batera martxan da Tolosako Bonberenearen musika egitaraua.  Meison + Superlore

Meison

Unai Unzuetak (gitarra), Ibon Azpirik (baxua) eta Aiert Agirrek (bateria) 2020an sortu zuten Meison taldea, eta 2024ko martxoan kaleratu zuten ‘48240’ izeneko debuteko lana. Bost kantuz osaturiko EP txikia da, non ‘Etxeko euskeran abestuteko punke’ bezala definitzen duten musikariek. Diskoa taldearen entsegu lokalean grabatu da, eta diseinuaz Sergio Devesa zaldibartarra arduratu da.

Superlore

SUPERLORE Buruntzaldeako (Gipuzkoa) musika taldea da, Meltdown eta Kyxo taldetako kide ohiek sortua. 2026 urtearen hasieran ‘Arrakastaren rave eternalean’ izenpean, 6 kantuz osatutako diska laburra kaleratzen dute, Gasteizko BlackCatStudios-etan nahasia eta masterizatua. Musikalki Post-Harcore, Pop Punk edo Emo Rock estiloak atzeman daitezke taldearen kantuetan; Basement, Title Fight edota Viva Belgrado bezalako taldeen influentzia nabariarekin. 

DISKOGRAFIA
📀 Arrakastaren rave eternalean (2026)

Kokapena
BONBERENEA
San Esteban
Auzoa Auzoa, 16
20400 Tolosa
https://www.bonberenea.com/
BONBERENEA(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak