PETTI & ETXEKO UZTA
Asteburu honetan Errekan Gora Ekimena burutuko da Eskoriatzan Atxorrotx Kultur elkartearekin ekimenez. Zuzeneko musikak garrantzi handia izango du hiru egunetan zehar, musika egitarau koloretsuaz. 20 arratsean Petti eta Etxeko Uzta banda Herriko plazan ariko da zuzenean.
Musika ibilbide oparoa duen musikaria da Petti. 90. hamarakadaren haseran hasi zen musika egiten Noise Hole taldean, eta geroztik ez da gelditu. Bakarka aritzen da gitarra lagun, bai eta banda formatuan Etxeko Uzta taldearekin batera, non, Igor telletxea (bateria), Iñigo Telletxea (baxua) eta Joseba Irazoki (gitarra) dituen lagun agertokian. Gainera, orkesta formatuan ere taulatzen da pianoa eta korda sekzioa gehituz zuzeneko bandara. Bere estudioko azken emaitza ‘Manipulazio estrategiak’ izenpean kaleratu zuen 2022 urtean, eta egun ‘XX ta bortz’ zuzeneko diskoa aurkezten dabil Euskal Herriko agertokietan.