Josetxu Piperrak + Arpaviejas

28
Aza
21:00
ERRENTERIA/ORERETA (GIPUZKOA)
Lekuona Fabrika
Sarrera: Aurrez 15 euro. Egunean bertan 20 euro

Oarsomusikaren eskutik, punk rock kontzertua izango da azaroaren 28 guean Oreretako Lekuona fabrikan. 21.00etatik aurrera Josetxu Piperrak eta Arpaviejas taldeak ariko dira zuzenean.

Josetxu Piperrak

Piperrak taldeko abeslaria izan zen Josetxu taldeak iraun zuen bitartean. Desegitean hainbat abenturetan murgildu zen, eta Josetxu Piperrak and The Riber Rock Band izenpean Piperrak taldearen kantu zerrenda berreskuratu zuen. Nafarroako Erriberako punk taldearen sona handia izan zen gurean, kantu borrokalari eta festazaleak uztartuz, kantu alai eta era berean oldarkorretan. ‘Mi primer amor’, ‘Kualkier dia’, ‘Ke le voy a hacer’, ‘Gora Sartaguda’, edo ‘Odio’ bezalako ereserkiekin idatzi zituzten 90. hamarraldian, eta ‘Erriberako punka’ lelopean egin ziren ezagun. Piperrak taldearen kantu ezagunekin batera, aro berri honetan sorturiko abestiak jotzen dituzte zuzenean. Taldearen estudioko azken emaitzak ‘Nadie al volante’ izena darama, eta 2024 ko uztailean ikusi du argia.

Kokapena
Lekuona Fabrika
Lekuona Fabrika
Ugarritza Etorbidea, 1
20100, Errenteria
https://sarrerak.errenteria.eus/inicio
Lekuona Fabrika(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak