MARTE LASARTE + MERINA GRIS
2020an Donostian sortua, elektro-pop bortitz gisako estiloa egiten duen taldea da Merina Gris. Sara, Julen eta Paskalek elektronika mugituena, doinu organikoak, melodia eta batez ere jarrera, norbera izateko bizi dugun barne gatazkaren hausnarketaren inguruko hitzekin nahasten dituzte. kantu solteak sarean zintzilikatzen hasi zen taldea, eta horietako asko ‘ Zerua Orain’ diskoan barnearatu ditu bandak. Diskoa Airaka diskoetxearen babesean ikusi du argia LP eta kasette formatuan. Taldearen bideoklipek lanketa handia dute atzean eta Izaro, Belako taldeko Cris edota Eneko Sagardoi aktoreak parte hartu dute besteak beste.
Sortu berria den arren, Marte Lasarte taldea osatzen duten musikariek ibilbide handia dute musika bidean. Skakeitan, Belako edo ETS taldeetan aritzen eta aritu izan diren musikariek bat egin dute egitasmo berri honetan, rocketik elektronikara doan eremu askean jarduteko. Ez dute denborarik galdu, eta dagoeneko kalean dute taldearen estudioko lehen emaitza den ‘Ez da besterik’ lana. Disko berriarekin, kontzertu bira jarri dute abian.
DISKOGRAFIA
📀 Ez da besterik (2025)