Afrika Bibang + Petti

04
Ira
22:30
BILLABONA (GIPUZKOA)
Aljibea
SARRERAK - Billabonako Kaori & Amlu eta Rbote tabernetan 5 euro
- Webgunean 8 euro -
Aretoan bertan 10 euro

Sahrijai elkarteak antolatuta Afrika eta Petti (argazkian) zuzenean ariko dira Billabonako Aljibean. Emanaldia 22.30etan hasiko da.

Petti

Musika ibilbide oparoa duen musikaria da Petti. 90. hamarakadaren haseran hasi zen musika egiten Noise Hole taldean, eta geroztik ez da gelditu. Bakarka aritzen da gitarra lagun, bai eta banda formatuan Etxeko Uzta taldearekin batera, non, Igor telletxea (bateria), Iñigo Telletxea (baxua) eta Joseba Irazoki (gitarra) dituen lagun agertokian. Gainera, orkesta formatuan ere taulatzen da pianoa eta korda sekzioa gehituz zuzeneko bandara. Bere estudioko azken emaitza ‘Manipulazio estrategiak’ izenpean kaleratu zuen 2022 urtean, eta egun ‘XX ta bortz’ zuzeneko diskoa aurkezten dabil Euskal Herriko agertokietan.

Kokapena
Aljibe
Maiatzaren Lehena, 2,
20150 Villabona,
Gipuzkoa
https://www.facebook.com/Sahrijai-102555831308466
Bilaketa metodo berriak