Brigade Loco + Uda + Altxa Porru erromeria
Irailaren 18an kontzertu ederra antolatu dute Aulestin! Urtero egiten da kontzertua Santaeufemi jaien barruan, inguruetako gazte euskaldun asko biltzen da bertan; giro herrikoi eta euskalduna sortuz. Aurten Brigade Loco, Uda eta Altxa Porru erromeriak osatuko dute kartela.
2017 urtean sortzen da Brigado Loco Bergara herrian. Musikalki punk rock eta street punk doinuetan sakontzne du taldeak, gitara riff bero eta ahots melodiko bezain sakonarekin. Sortu eta gutxira lehen diskoa grabatzen dute, eta ‘Ekintzek dute hitza’ diskoak ikusten du argia, taldearen lehen kantuekin, eta lehen lan horri esker kontzertu piloa eskaintzen dituzte Euskal Herriko luze zabalean. ‘Amets Bati Lotuta’ (2020) diskoarekin, egindako bidean beste urrtas bat eman zuen taldeak, zaletuak ehundaka batuz emanaldi beroetan. Berriki argitaratu da taldearen disko berriena den ‘Bide baten esanahia’ (2025) lana, orain arteko lanik borobilena.
DISKOGRAFIA
📀 Ekintzek dute hitza (2022) 📀 Amets Bati Lotuta (2020) 📀 Bide baten esanahia (2025)
Ander (ahotsa eta gitarra), Ibai (gitarra), Gaizka (ahotsa eta baxua) eta Unax (bateria eta koruak) musikariek osatzen dute gaur egun UDA taldea, Bizkaiatik euskaraz abestutako Punk freskoa. 2023ko udaberrian lehen diska atera zute ‘UDA’ izenekoa, eta Corsarios Estudiosetan, Loloren eskutik grabatua eta nahastua. Zuzeneko batzuk eman ondoren, 2024ko uda eta udazkena bitartean ‘Ekaitza’ izeneko lana grabatzen da Koba Estudioan, Xanpek grabatua eta nahastua.