Physis Versus Nomos

20
Abu
20:00
ZARAUTZ (GIPUZKOA)
Arrano tabernaren terraza
Doako emanaldia

Udaran ospatzen den Arranopola ekimenaren barruan, Physis Versus Nomos taldeak kontzertua eskeiniko du abuztuaren 20an arratseko 20:00etatik aurrrea Arrano tabernaren terrazan.

Physis versus Nomos

Beñat Antxustegi musikariak jarri zuen martxan Physis versus Nomos egitasmoa bere bakarkako musika bidea abiatzeko. Bidean zenbait disko kaleratu ditu bakarlari gisara, baina denboraren poderioz talde izaera hartu du proiektuak. Egun, Beñat Antxustegi (gitarrak eta ahotsa), Eneko Sierra (saxofoia), Unai Pelayo (baxua eta ahotsa) eta Xalba Ramirez (bateria) dira Physis versus Nomos, eta bide horretan uler daiteke taldearen azken aroa, non  ‘Arraro nioenean’ (2019) eta ‘Burdin gozoa eta arrabioa’ (2025) diskoak kaleratu dituzten banda formatoan. Bi diskoak Balio Dute kolektiboren babesean ikusi dute argia.

ARRANOPOLA – MUSIKA EGITARAUA

Uztailak 02 Osteguna – Arranoko gitarrajoleak
Uztailak 09 Osteguna – Mugan
Uztailak 16 Osteguna – KAK!
Uztailak 23 Osteguna – Ramonas First Evil Boy Friend
Uztailak 30 Osteguna – Libe Kortazar eta Jon Basaguren
Abuztuak 06 Osteguna – Kaskezur
Abuztuak 13 Osteguna – Mihise
Abuztuak 20 Osteguna – Physis Versus Nomos
Abuztuak 27 Osteguna – Ainhoa Urteaga

Kokapena
Arrano taberna (Zarautz)
Arrano
Orape Kalea, 14
20800 Zarautz
Gipuzkoa
https://www.instagram.com/arranopola_zarautz/
Arrano taberna (Zarautz)(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak