Onki Xin + Dj Elepunto
Abuztuaren 4 arratsean Onki Xin taldea zuzenean ariko da Lizarrako herrikoan. Amiatzean Dj Elepuntok girotuko du gaua musika pintxadan.
Onki Xin taldeak horrela definitzen du bere musika: โOnki Xin da iraultzarako rocka, hip-hopa, new wavea, fucka eta olerkiaโ. Eta iraultza asmo horri kantatzen diote etengabe, elektronika ikutu handiarekin eta beti dantzarako doinu eta erritmoak sortuz. Taldea Zigor DZ eta Fer Apoak sortu zuten, eta taldearen aro batean laukote bezala taularatu badira ere, egun biko eran sortzen dituzte alestiak eta igotzen dira agertokira. Kantuan eta programazioetan Fer aritzen da, eta programazioetan, baseetan eta sanplerretan Zigor DZ. Bidean estudioko lau disko kaleratu dituzte.
DISKOGRAFIA
๐ Biziko bagara erregeen buruak zapaltzeko izango da [2018] ๐ After-Egon [2019] ๐ Hikikomori [2022] ๐ Soul Out [2024]