Geminis + Chulería, Joder! + El Exterminio de la Raza del Mono
Legazpin Saninaziok ospatuko dituzte, eta nola ez, ez da zuzeneko musikarik faltako. Bide horretan, txosznagunean kontzertuez gozatzeko aukera izango da 23.00etatik aurrera. Beheko txoznan punka eta rocka izango dira nagusi eta Goiko Txoznan erromeriak eta disko jartzaileak izango dira protagonistak.
Bizkaiko Ezkerraldean sortzen da Chuleria, Joder! taldea. Urteak atzera beste musika egitasmoetan ibilitako musikariek osaturiko banda da honakoa, besteak beste, Desorden, 112… Taldeak estudioko bigarren diskoa grabatu berri du Haritz Harreguy soinu teknikariaren gidaritzapean, eta ‘La Urbe’ debuteko diskoaren jarraioena dela esan daiteke. Euskaraz eta gazteleraz abesturiko kantuak dira taldeak lantzen dituenak, musikalki, punkrock giroetan. Antxon (gitarra), Miryam (bateria), Alda (baxua) eta Iratxe (ahotsa) dira taldeko kideak.
DISKOGRAFIA
📀 La urbe [2023] 📀 Siempre me siento regular [2025]
2009 urtean Aramaixo herrian sortzen den musika proposamena da El Exterminio de la Raza del Mono taldea. Musikalki punk giroetan datorren banda da honakoa ta hiruko moduan taularatzen dira. Jon Lima ‘Son’ (Gitarra), Ander Inurriet ‘Txingu’ (baxua) eta Asier Robledo ‘Pulga’ dira (bateria) taldeko kideak. 2012 urtean kaleratu zen taldearen lehen lana ‘Despojos de esta Tierra’ izenpean eta 2016 urtean ikusi zuen argia ‘Caminando hacia el fracaso humano’ lana. 2022 urtean, azkenik, ‘X años cavando este hoyo’ izeneko lana argitaratu zuten auto-ekoipzen bidez eta une honetan disko hori ari dira taularatzen.
LEGAZPIKO TXOZNAK – SANINAZIOK 2026 – KONTZERTUAK
UZTAILAK 30 OSTEGUNA
23:00 Antigona + Gezurra + Txegebanda (Beheko Txoznan)
23:00 Eztanda erromeria + Dj Izaro & Marina (Goiko Txoznan)
UZTAILAK 31 OSTIRALA
23:00 Geminis + Chulería, Joder! + El Exterminio de la Raza del Mono (Beheko Txoznan)
23:00 Mugi Panderoa + Dj Maikiño (Goiko Txoznan)