Neomak
Egunotan ospatzen ari dira Azpeitiko Saninaziyuak eta jai egitarauaren barnean kontzertuak iragarri dituzte herriko plaza nagusian. Uztailaren 30, 31 eta Abuztuaren 1ean izango da zer entzun eta zer ikusi.
Gaztetxotan hasita, trikiti txapelketetan aurkari nahiz bikote gisan plazara salto egin eta gerora, Kepa Junkerarekin Sorgiñak moduan harahona ibiliak dira taldeko kideak. Ahotsak, trikitia eta panderoa uztartuz aritzen dira agertokian, Amets, Irati, Leire, Eneritz, Garazi, Alaitz eta Maria. Arrasateko, Debako, Zarauzko, Zizurkilgo eta Asteasuko zazpi emakume. Abesti propioez gain, trikiti tradizionaletik hartutako koplak moldatuta ere kantatzen dituzte.
AZPEITIKO PLAZA – SANINAZIYUEK 2026 – KONTZERTUAK
UZTAILAK 30 OSTEGUNA 23.30 Gozategi
UZTAILAK 31 OSTIRALA 23:30 Neomak
ABUZTUAK 01 LARUNBATA 23:30 Los Zopilotes Txirriaos