Tapia ta Leturia + Hazas + Kaparrak
Azpeitiko Saninaziyuetan ez da zuzeneko musikarik faltako. Txosnagunean egitarau propioa prestatu dute, eta gauero izango da zer entzun.
Musika ibilbide luze zein oparoa du Tapia eta Leturia bikoak. 80. hamarraldiaren hasieran hasi zuten bidea, eta bi hamarkadetan zehar zuzenekoak eta diskoak uztartu zituzten bidean. Bikoaren azkeneko diskoak 2002 urtean ikusi zuen argia ‘Hain Zuzen’ izenpean, eta taldearen ibilbidea laburbiltzen zuen zuzeneko disko bat izan zen.
Trikiti giroetan abiatu zuten bidea, baino esperimentatzeko eta jolasteko aukerei ez diete muzin egin, Tapia eta Leturia Band bezala 90. hamarkadan argitaraturiko bi diskoetan esaterako.
Gerora, bikoaren bideak banatzen dira eta lozorroan sartzen da egitasmoa. Joseba Tapiak bere aldetik, bederatzit disko argitaratu ditu bere izenpean urte hauetan guztietan, eta Leturiak, berriz, musika egitasmo anitzetan hartu dute parte. Orain, berriz elkarrekin, Tapia eta Leturia Banda bezala taularatzen dira, eta, zuzeneko emanaldietan musika bidean pilatu dituzten kantu esanguratsuenak jotzen dituzte, hamaika musikari batuz agertoki gainean, eta kantuak bestelako giroetara eramanaz.
2024 urtean abiatu zuen Ander Hazas-ek bere musika bidea kantu batzuk sareetan zintzilikatuz. Horietako bat Jagoba Mendizabalekin egin zuen, eta gerora zuzenean aritu ziren biak kontzertu biran Beñat Bobillo gitarra-jole lanetan aritu zelarik. Egun, bakarkako bidean ari da musikari talde bat agertokian lagun, doinu urbanoak, trapa eta bestelakoak nahasten kantu fresko eta dantzagarrietan. Egun ‘Parranda Tour’ biran murgildua da bere kantu berriak zuzenekoetan aurkezten.
AZPEITIKO TXOSNAGUNEA 2026 – SANINAZIYUEK – KONTZERTUAK
UZTAILAK 30 OSTEGUNA
21:30 Manitu
23:30 Balantza erromeye
UZTAILAK 31 OSTIRALA
22.00 Leihotikan
01:00 Streetwise
02:30 Dj Indate
ABUZTUAK 01 LARUNBATA
22:00 Tapia ta Leturia
01.00 Hazas
02:30 Kaparrak