Anari + Altxa Lili + Ezezez
Musika egitarau polita prestatu dute Donostiako Piratek jai egunetarako. Betiko moduan portuko La Flamenkako agertokia izango da Piraten musika gune nagusia, eta bertan ospatuko dira musika emanaldi gehienak. Era berean, Trinitate plazako gunean ere zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da afarien orduan.
Anari Alberdi. 1995 urtean hasi zuen musika bidea Azkoitian, eta geroztik, ez da agertotitik jeitsi. Urte hauetan guztietan iraupen luzeko zazpi disko eta zenbait kantu pilatu ditu bidean. Estudioko azken emaitza ‘Giza Zarata’ (Tristuraren Industria) izeneko diskoa da, eta disko hori aurkezten ari da egun zuzenean. Bakarkako saioak edo banda formatukoak uztartzen ditu zuzenekoetan: Bakarka aritzen denean gitarra eta ahotsez aritzen da. Banda formatoan, berriz, Anari Alberdi (ahotsa eta gitarra), Ander Mujika (gitarra), Xabier Olazabal (baxua), Mikel Txopeitia (bateria), Mariano Hurtado, (pianoa eta hammond) eta Xabi Etxeberri (biola) dira Anari.
DISKOGRAFIA
π Anari [1997] π Habiak [2000] π Anari ta Petti [2003] πΒ Zebra [2005] πΒ Kafe Antzokian Zuzenean [2008] π Irla Izan [2009] π Bidea eta Denbora [2013]Β π Zure aurrekari penalak [2015] π Epilogo bat [2016] π Orain entzungo duzun hau [2021] π Giza Zarata [2024]
Ezezez egitasmoa Unai Madariaga musikariak sortzen du 2022 urtean bere bakarkako bidean urrats berri bat emanez. Aurretik, Unai izenpean kaleratu zuen ‘The living and dying of a man’ lana 2021 urtean, eta banda osatzearekin batera, egitasmoak beste izaera bat hartzen du, aro berri bat zabalduz. 2023an ‘Katuzaldia’lana kaleratzen dute, eta lehen diskoan ingelera bazen hizkuntza nagusia, bigarrenean kantu guztiak euskaraz abestuak dira, eta musikalki ere norabide berriak somatzen dira kantu berrietan. Orain, lan berria kaleratu berri dute, eta disko berria izango da zuzenekoen zutabe nagusia. Eraginen artean, Viagra Boys, Idles eta Parquet Courts aipatzen dituzte, baino Ezezez taldeak badau berezko nortasun eta norabide bat.
DISKOGRAFIA
π When I think something is funny I smile [2021] π Katuzaldia [2023] π Kabakriba [2025]
DONOSTIAKO ASTE NAGUSI PIRATA 2026 – KONTZERTUAK – LA FLAMENKA
ABUZTUAK 8 LARUNBATA
23:05 Lehian erromeria
ABUZTUAK 9 IGANDEA
19:00 Anari
21:00 Altxa Lili
23.30 Ezezez
ABUZTUAK 10 ASTELEHENA
20:00 Tapia ta Leturia
23:05 Xiberoots
01:00 Brava
ABUZTUAK 11 ASTEARTEA
20:00 Svetlana
23:05 AimarZ
01:00 Siwanaba
ABUZTUAK 12 ASTEAZKENA
23:05 Bele
01:00 Neomak
ABUZTUAK 13 OSTEGUNA
23:05 Sua
01:00 Ezpalak
ABUZTUAK 14 OSTIRALA
00:30 SkabideanΒ Β Β BERTAN BEHERA (Ikuskizun eta ekitaldietarako langileen greba)
ABUZTUAK 15 LARUNBATA
23:05 Mirua
01:00 Kiliki