Erromerixie Atxabaltan + Lukiek + Izorrai
Atxabaltako txosna batzordeak egitarau ederra prestatu du jai egunetarako. Abuztuaren 14an Erromerixie Atxabaltan, Lukiek (argazkian) eta Izorrai ariko dira zuzenean.
Lukiek taldean Josu Ximun gitarra eta ahotsean, Antton Goikoetxea baxuan eta Christian Rodriguez baterian aritzen dira. Euskaraz kantatzen dute, eta rock alternatiboa eta zikina lantzen dute. Garai batean oihartzun handia izan zuen grunge musika estiloarekin parekatu daiteke, eta beraien azken lanak horretarako zantzu asko ematen ditu. 2019ko irailean plazaratu zuten ‘#1‘ izeneko lehen lana, eta 2021 urteko amaieran, berriz, ‘#2’ diskoak ikusten du argia. Laster ikusiko du argia hirugarren lan luzeak,
DISKOGRAFIA
📀 #1 [2019] 📀 #2 [2021] 📀 #3 [2025]
ARETXABALETAKO JAIAK 2026- TXOSNAGUNEA – KONTZERTUAK
ABUZTUAK 13 OSTEGUNA
23:30 Laino Beltzak + Perlata + DJ Enchantix
ABUZTUAK 14 OSTIRALA
21:30 Erromerixie Atxabaltan, Lukiek + Izorrai
ABUZTUAK 15 LARUNBATA
21:30 Maider Mimi, Albina Stardust eta Divina Comedia + Tatta + Kumbialari
ABUZTUAK 16 IGANDEA
22:00 Nhil + Bogside + Drag Show House Of Basqueers
ABUZTUAK 17 ASTELEHENA
22:30 Moonshine Wagon + Bixentak + Fifi eta Fefa